Jean Sibelius

Jean Sibelius (Hämeenlinna, Finlandia, 1865eko abenduaren 8a - Järvenpää, 1957ko irailaren 20a) finlandiar musikagilea zen, Erromantizismo berantiarrekoa, eta eragin nabaria izan zuen Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen.

Sibeliusen lanaren funtsa zazpi sinfoniatan biltzen da. Beethovenek bezala, Sibeliusek ere erabili zuen horietako bakoitza bere estiloa garatzeko, baina Beethovenek ez bezala —hark sinfoniak aldarri publikoak egiteko erabiltzen zituen eta bere sentimendurik ezkutuenak lan txikietarako gordetzen zituen—, Sibeliusek bere sentimendu pertsonalak sinfonietan kanporatu zituen. Haren lanak sarri jo eta maiz grabatzen dira gaur egun ere.

Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak ''Finlandia'', ''Bals Tristea'', biolin kontzertua, ''Karelia'' suitea eta ''Tuonelako beltxarga'' (''Lemminkäinen suite''aren lau mugimenduetako bat) dira. Beste lan batzuen artean ''Kalevala''n oinarri hartutako zenbait pieza daude, ehundik gora abesti ahots eta pianorako, musika 13 antzezlanetarako, ''Jungfrun i tornet'' opera ("Dontzeila Dorrean"), ganbera musika, piano musika, 21 argitalpen musika koralaz eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bere ''Zazpigarren Sinfonia'', ''Ekaitza'' (1926) eta ''Tapiola'' (1926) bukatu bezain laster, ez zuen maila handiko lanik egin bizi izan zen hogeita hamar urtean. Musika sortzen saiatu zen, bai, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta hasierako zenbait lan berrargitaratu egin zituen. Halaber, musikaren garapena arretaz segitu zuen, nahiz eta beti ez zuen musika modernoa begi onez ikusi. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 61 - 70 emaitzak -- 70 bilaketa honetara 'Sibelius, Jean, 1865-1957', Bilaketaren denbora: 0,12s Findu emaitzak
61
nork Heifetz, Jascha, 1901-1987
Argitaratua 1995
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
62
Argitaratua 2002
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
63
Argitaratua 1968
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
64
Argitaratua 1966
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
65
Argitaratua 1954
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
66
Argitaratua 1961
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
67
Argitaratua 1973
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
68
Argitaratua 1999
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
69
Argitaratua 1953
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
70
Argitaratua 1997
Beste egile batzuk: ...Sibelius, Jean, 1865-1957...

Entzunezkoa
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali