Caravaggio

Michelangelo Merisi da Caravaggio (Milan, Italia, 1571ko irailaren 29a - Porto Ercole, Italia, 1610eko uztailaren 18a), 1593 eta 1610 urteen artean Erroman, Napolin, Maltan eta Sizilian bizi izandako pintorea da, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena. Kontrarreforma garatzeak katolizismoari arte mota berria sortzeko beharra ekarri zion, protestantismoaren ideien gainetik zegoela adierazten zuena. Estilo berri hori Caravaggiorena da. Hein handi batean, pintoreak manierismoaren ildoak oinarri hartuta, naturalismo berria sortu zuen. Bertan pertsonaia eta objektuak sartzen dira, argi-ilun efektuekin eta izugarrizko errealitatearen adierazmen sutsu eta dramatikoa bereganatuz.

Lehen lanak gorabehera, Caravaggiok batez ere obra erlijiosoak jorratu zituen. Modu horretan, haren figuren errealismo bortitza eta modelo gisa kaleko jende arrunta erabiltzea zirela eta, askok haren obra gaitzetsi eta onartezintzat jo zuten. ''Kristoren zigortzea'' edo ''San Joan Bataiatzailea arkumearekin'' kasuetan, kaleko pertsona arruntak, gehienetan klase baxuenetakoak hartzen zituen beste pintore batzuek aukeratzen zituzten figura etereoen ordez.

Garaiko Elizaren ideiek nolabaiteko desegonkortasuna erakusten zuten: alde batetik, garaiari begiratuta, Italia katolikotik barrena zihoazen kontrarreformaren ideien aurka joateko neurria baitzen pintura mota hori, katolizismoaren gizatasuna erakusten eta, protestantismoaren doitasun eta seriotasunaren kontra zihoalako; baina bestetik, pertsonaia garrantzizkoen estereotipazio fisiko horien erabilera itsusitzat hartzen zen, artista beraren estiloaren barruan modeloen inperfekzio fisikoak ez aldatzean areagotu egiten zena, ''San Mateo eta aingerua'' lanean ikus daitekeen moduan: hor, santuak berak oinak guztiz zikinak agertzen ditu, edo, Elizaren ustetan, eskandalagarritzat aurkez daitekeen ''Ama Birjinaren heriotza'' lanean, Tiber ibaian itotako emagaldu baten modeloa erakusten duenean.

Hori horrela izanagatik, bere garaian ospe handia izan zuen: bai Ipar Europan, bai Espainian, eragin handikoa izan zen. Poussin, Rubens, Rembrandt... pintoreen lanek nolabaiteko ahazmen sentimendu bat eragin zuten haren obraren baitan, XX. mendean, Italiako barrokoaren ikasketa berriak eratu ahala, Barrokoaren aitzindari nagusietakotzat jotzen da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 63 bilaketa honetara 'Caravaggio, Michelangelo Merisi da, 1573-1610', Bilaketaren denbora: 0,13s Findu emaitzak
2

Liburua
4

Liburua
5

Liburua
6

Liburua
7
8

Liburua
9

Liburua
10

Liburua
11

Liburua
15

Liburua
16

Liburua
17

Liburua
18
19

Liburua
20

Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali