Tadeusz Kościuszko

Tadeusz Andrzej Bonawentura Kościuszko (Mereczowsczyzna, Poloniar-Lituaniar Batasuna, gaur egun Kosava, Bielorrusia, 1746ko otsailaren 4a - Solothurn, Suitza, 1817ko urriaren 15a) poloniar militarra eta abertzalea izan zen.

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran (1776-1783) parte hartu zuen. 1784. urtean itzuli zen Poloniara, eta Errusiaren aurka borrokatzen ari ziren poloniar iraultzaileekin bat egin zuen. Frantzian eta Alemanian izan ondoren, krakoviarrak errusiarren aurka altxa zitezen lortu zuen, eta garaipena lortu zuen Racławicen. Varsoviako setioa haustera behartu zituen prusiarrak, baina horien eta errusiarren artean menderatu zuten Kosciuśzkoren armada, eta preso eraman zuten (1794-1796). Parisen eta Suitzan bizi izan zen ondoren, eta teknika militarrari buruzko hainbat obra idatzi zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Kościuszko, Tadeusz, 1746-1817.', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
2
nork Kościuszko, Tadeusz, 1746-1817
Argitaratua 1808

Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali