Francesco Petrarca

Francesco Petrarca (Arezzo, 1304ko uztailaren 20a - Arquà, 1374ko uztailaren 19a), XIV. mendeko italiar erudito, olerkari eta humanista izan zen. Nahiz eta latinez idatzi zituen lanak garrantzi handikoak diren haren psikologia eta humanismoa ezagutzeko, italierazko ''Canzoniere'' («Kantutegia», 366 kantu guztira) obrak eman zion sona eta ohorea. Tradizio siziliarraren eta proventzerazkoaren ildoan idatzita dago eta gai nagusia maitasuna du. Sentimenduen azalpena, irudiak, hiztegia bera ere, nahiko arruntak badira ere, Petrarcaren handitasuna sentimenduak erritmora eta neurkerara egokitzean datza eta, orobat, gizakiaren zerunahiaren eta mundunahiaren arteko tentsioaren azalpenean.

Haren familia Florentziatik erbesteratua izan zen, eta, haiekin batera, artean haurra zela, Proventzara joan behar izan zuen. Lege-ikasketak egin zituen Montpellierren eta Bolonian. 1326an Avignonera joan zen, Aita Santuaren gortera, eta han ordena txikiak hartu zituen. Handik urtebetera ezagutu bide zuen Laura, beraren ''Canzionere'' obra nagusiko pertsonaia eta musa. Idazteari, ikasteari eta bidaiak egiteari ekin zion, zenbait handikiren diru-laguntzari esker. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zuen. Nabarmentzekoa da obra horien artean 1338an hasi zuen ''Africa'' poema epiko luzea, Eszipion Afrikarrari buruzkoa. 1341ean, poesia-saria jaso zuen Roberto I.a Napolikoa erregearen eskutik. Garai hartan hasi zen ''Secretum'' obra idazten, latinez idatzi zituenen artean interesgarrienetakoa, San Agustinen eraginpean idatzia. 1345etik aurrera, bolada batez, bere Vaucluseko etxean sartu eta erlijio bakardadearen loria goraipatu zuen hainbat idazlanetan: ''De vita solitaria'', ''De otio religioso'', eta ''Bucolicum carmen''.

Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere. Dena dela, haren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen. Haren poesiak, haren gogoeta moralek eta espiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta, azken finean, haren lan guztiak helburu nagusi bat zuen: antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 162 bilaketa honetara 'Petrarca, Francesco, 1304-1374', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
1
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1929

Liburua
2
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1946

Liburua
3
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1977

Liburua
4
5
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1974

Liburua
7
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1996

Liburua
8
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1971
Beste egile batzuk: ...Petrarca, Francesco, 1304-1374...

Liburua
11
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1903

Liburua
12
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1799
Beste egile batzuk: ...Petrarca, Francesco, 1304-1374...

Liburua
13
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1966

Liburua
14
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1933

Liburua
15
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1986

Liburua
18
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 2005

Liburua
19
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1951
Beste egile batzuk: ...Petrarca, Francesco, 1304-1374...

Liburua
20
nork Petrarca, Francesco, 1304-1374
Argitaratua 1955

Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali