Rabindranath Tagore

Rabindranath Tagore (, Robindronath Thakur jaioa, (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a), Bhanu Singha Thakur (Bhonita) idazle izenarekin ere ezaguna da. Era berean, hainbat ezizen erabili zituen, Gurudev, Kabiguru, eta Biswakabi. Indiako azpi-kontinenteko poeta, musikari, artista, ayurveda-ikerlaria eta jakintsua izan zen. Bengalako literatura eta musika birmoldatu zituen, baita Indiako artea ere, testuinguru modernismoan XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. ''Gitanjaliren'' "bertso sakon sentikorra, freskoa eta ederraren” egilea, 1913an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen lehen ez europarra izan zen. Tagoreren abesti poetikoak espiritualak eta merkurialtzat jotzen ziren, baina hala ere, bere "prosa dotorea eta poesia magikoa" denbora askoan ezezagunak izan ziren Bengalatik kanpo. Batzuetan "Bengalako bardoa" ezizenaz izendatzen dute.

Tagore Kalkutako brahmo hindua zen, Burdwan eta Jessore barrutietan agintariak izandako arbasoekin, zortzi urte zituenean hasi zen poesia idazten. Lehen olerki esanguratsuak hamasei urterekin argitaratu zituen ''Bhānusiṃh''a ("Eguzki lehoia") ezizenarekin, literatura kritikoek aspaldi galdutako klasiko gisa hartu zituztenak. 1877. urterako, lehenengo ipuin eta dramaturgia lanak argitaratuak zituen, bere benetako izenarekin. Humanista, unibertsalista, internazionalista eta nazionalisten aurkako sutsua izanik, britainiar legea salatu zuen, Britainia Handiarekiko independentzia defendatuz. Bengalako pizkundearen adierazle, margolanak, zirriborroak eta bozetoak, ehunka testu eta bi mila abestitik gora biltzen zituen kanon zabala osatu zuen. Berak sortutako Visva-Bharati Unibertsitatean gordetzen da ondarea.

Tagorek bengalera hizkuntza modernizatu zuen, forma klasiko zurrunak baztertuz eta hizkuntza estrukturei aurre eginez. Bere eleberriak, ipuinak, abestiak, dantza-dramak eta saiakerak gai politiko eta pertsonalak izan zituzten hizpide. ''Gitanjali'' (Abesti ofrendak), ''Gora'' (Aurpegi polita) eta ''Ghare-Baire'' (Etxea eta mundua) dira idazlan ezagunenak, eta bere olerkiak, ipuinak eta eleberriak txalotuak izan ziren, baita kritikatuak ere, zuten lirismoagatik, solaskidetzagatik, naturaltasunagatik eta kontenplazio joeragatik. Bi naziok bere konposizioak aukeratu zituzten himno nazional bezala: Indiako ''Jana Gana Mana'' eta Bangladesheko ''Amar Shonar Bangla''. Halaber, Sri Lankako himno nazionala bere lanetan inspiratuta dago. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 105 bilaketa honetara 'Tagore, Rabindranath, 1861-1941', Bilaketaren denbora: 0,08s Findu emaitzak
1
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1976

Liburua
2
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 2014

Liburua
3
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1954

Liburua
4
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1913

Liburua
5
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1985
Beste egile batzuk: ...Tagore, Rabindranath, 1861-1941...

Liburua
6
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1962

Liburua
7
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1965

Liburua
8
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1985

Liburua
9
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1916

Liburua
10
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1930

Liburua
12
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1971

Liburua
13
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1916

Liburua
14
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1966

Liburua
15
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1961

Liburua
16
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1918

Liburua
17
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1965

Liburua
18
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1916

Liburua
19
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1966

Liburua
20
nork Tagore, Rabindranath, 1861-1941
Argitaratua 1913

Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali